Zerbitzuak

Eskaintzen ditugun zerbitzuen modalitateak eta baldintzak. BEZik gabeko prezioak

Proposatutako zerbitzuak zuen proiektuarekin bat ez badatoz, jarri gurekin harremanetan info [@] liberaforms.org helbidean, eta azaldu zer behar duzuen neurrira egindako kuota bat egiteko.

Doakoa

  • Domeinu propiorik gabe: "liberaforms.org" domeinuko URL batekin bidaliko dira galdetegiak. Adibidez: https://usem.liberaforms.org/eskaera (erabili galdetegi hau doako modalitate honetako erabiltzaile bat sortzeko).
  • Urtean gehienez ere 200 erantzun. Nahi adina galdetegi bidali ditzakezu, baina urtean gehienez 200 erantzun jaso ahal izango dituzu.

Aukera honek erabiltzailearen funtzionalitateak ditu:

  • Lineako galdetegiak sortu eta argitaratu
  • Erantzunak taula, grafiko edo CSV bidez kontsultatu
  • 'Esker aunitz!' ikuspegia zehaztu, galdetegi bat bete ondoren agertzen dena
  • Jakinarazpenak posta elektronikoz jaso
  • Datuak Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren (DPBLO) testu propioa zehaztu
  • Lauki bat sartu jaso izanaren agiria bidaltzeko
  • Iraungitze-baldintzak zehaztu (data, eremu numerikoak)
  • 'Galdetegi hau iraungi da' ikuspegia zehaztu
  • Galdetegia beste web-orri batean txertatzeko esteka gehitu

Domeinu propiorik gabeko kuota

  • Doako modalitatean bezala, galdetegiak URL batekin bidaliko dira, "liberaforms.org" domeinuarekin, eta erabiltzailearen funtzionalitateak ditu.
  • Hilean gehienez ere 800 erantzun. Nahi adina galdetegi bidali ditzakezu, baina hilean gehienez 800 erantzun jaso ahal izango dituzu.
  • Tarifak: 10 € hilabetean, 25 € hiruhilekoan, 90 € urtean

Domeinu propiodun kuota

  • Domeinu propioa duen kuota batek beste domeinu baten pean galdetegiak sortzeko aukera ematen du. Adibidez: https://galdetegiak.ekipamendulibreak.eus/. Aukera honi esker, behean zehazten ditugun administrazio- eta kudeaketa-funtzionalitateak erabili daitezke.
  • Hilean gehienez ere 3.000 erantzun. Nahi adina galdetegi bidali ditzakezu, baina hilean gehienez 3.000 erantzun jaso ahal izango dituzu.
  • Tarifak: 20€ hilabetean, 40€ hiruhilekoan, 130€ urtean
  • Aparteko errekerimendua: softwarea dagokion domeinuan instalatzea (behin bakarrik). Prezioa: 150€

Aukera honek administrazio- eta kudeaketa-funtzionalitateak ditu:

  • Erabiltzaileak administratu
  • Erabiltzaileekin partekatu daitezkeen erabilera-baldintzak eta txantiloiak zehaztea, hala nola DPBLO.
  • Taldean lan egin (erabiltzaileek beste erabiltzaileek sortutako galdetegiak kontsultatu/erabili ditzakete)
  • SMTP konfiguratu eta aplikazioak sortzen dituen mezuak bidaltzeko helbidea definitu, adibidez "no-reply@zure_domeinua.com"
  • Webgunea pertsonalizatu zure marka grafikoa jarriz
    • Hasiera-orriko testua
    • Webgunearen izena
    • Ikonoa (favicon-a)
    • Menuaren kolorea