LiberaForms, galdetegi etikoak egiteko softwarea

LiberaForms software libreko tresna bat da, azpiegitura komunitario, libre eta etiko gisa pentsatu eta garatua, erabiltzen duten pertsonen eskubide digitalak errespetatzen dituzten galdetegiak sortu eta kudeatzeko aukera ematen duena.

LiberaFormsen bidez zure galdetegietan jasotako erantzunak kontsultatu, editatu eta deskargatu ditzakezu; datu pertsonalak babesteko Legea onartzeko kontrol-lauki bat gehitu; beste erabiltzaile batzuekin elkarlanean aritu zaitezke, behin baimenak partekatuta; eta askoz ere gehiago!

Adibidezko galdetegiak

Eman begiratu bat adibidezko galdetegi hauei, LiberaFormsek zer itxura duen ikusteko.

Hilabeteko mendi-buelta Antolatu asteburuko ibilaldia.
Jarduera ondorengo iritzia Eman jarduera baten ondorengo iritzia.
Udako teknologia ikastaroak Gorde zure tokia ikastaroan.
Proiektuarentzako eskaera Proiektu berri bat duzu? Eskatu diru-laguntza.
Hartu parte kontzertu baterako zozketan! Eman izena eta zorte on!

Ikusi pantaila-argazki gehiago Erabiltzaileentzako argibideetan.

Sortu kontu bat

Sortu kontu bat doan eta urtean 250 erantzuneko mugarekin gure euskal komunitatearentzako instantzia publikoan: https://erabili.liberaforms.org

Bestela, hautatu gehien komeni zaizun domeinua!

  • Zure galdetegiek https://my.liberaforms.org/nire-galdetegia moduko web helbidea izateko, sortu hemen zure kontua
  • Zure galdetegiek https://usem.liberaforms.org/nire-galdetegia moduko web helbidea izateko, sortu hemen zure kontua
  • Zure galdetegiek https://erabili.liberaforms.org/nire-galdetegia moduko web helbidea izateko, sortu hemen zure kontua

Instalatu zeurea

LiberaForms AGPLv3 lizentziapeko kultura librea da: erabili, partekatu, hobetu!