Hemen LiberaForms proiektuaren eboluzio kronologiko bat aurkituko duzu.
LiberaForms softwarearen ideia eta sorkuntza, GNGForms izenpean (umore errekurtsiboa: GNGforms is Not Googleforms).
Equipaments Lliures proiektuan lehenengo LiberaForms instantziak instalatzen ditugu. Bartzelonako Sants eta El Guinardó auzoetako taldeak instantziak erabiltzen hasten dira. Gainera, Code Rood herbeheretar erakunde ekologistak bere instantzia propioa muntatzen du.
Beste fedibertsolari batzuek haien instantziak muntatzen dituzte:
Proposamen bat aurkeztu diogu NLnet-i 'Privacy & Trust Enhanensa Technologies' proiektuaren ildoan LiberaForms-en garapena finantzatzeko eta onartu egin dute. 2020ko azarotik 2021eko urrira arte, fundazio honen laguntza ekonomikoa dugu. NLnet-i esker proiektuan gehitu(ko) ditugun hobekuntzen zerrenda:
NLnet-eko kide batek iruzkin bat egin zigun: "Pentsatu duzue akaso ez dela ideia ona multinazionalaren izena zuen proiektuaren izenean sartzea? Izena aldatu nahi baduzue, orain une egokia izango litzateke." Esan eta egin. Ordu-erdi baino gutxiagoan, LiberaForms izena bururatu zitzaigun eta domeinua erosi genuen.
Urtarriletik urrira bitartean NLnet Fundazioaren laguntzarekin proiektua garatzen jarraitzen dugu. Udaberrian, beste fedibertsolari batek bere instantzia propioa muntatu eta instalazioari buruz esferas.org webgunean idazten du. Gainera, Sidastudi elkartea gure lehen bezero bihurtzen da, eta Porru gure taldean sartu zenean, LiberaForms-en instantzia berri bat sortzen dugu euskaraz.