LiberaForms kultura librea da. Bere kodea, AGPLv3 lizentziapean eta biltegi publiko batean eskuragarri, horretarako ezagutzak dituen edozein pertsonak instalatu eta ikuskatu dezake. Eta proiektua sustatu eta hobetzeko materialak CC BY-SA lizentziapean daude.
LiberaForms-en uste dugu denek eskubide berberak izan beharko genituzkela erabiltzaile gisa, bakoitzaren erosteko ahalmena edozein dela ere. Horregatik, LiberaForms erabiltzen duten pertsona guztiek erabiltzailearen funtzionalitate berak dituzte. Eta administrazioaren eta kudeaketaren funtzionalitateez gozatu nahi duenak beti jar dezake bere LiberaForms instantzia propioa.
LiberaForms zuen espazio eta proiektu digitalak errespetatzeko diseinatuta dago. Horregatik, galdetegietan ez dago ez marka grafikorik ez bestelako propagandarik. Horrela, galdetegiak bidaltzen dizkiezuen pertsonek publizitate erasorik jasotzea ekiditen dugu. LiberaForms-en diseinu etikoa praktikatzen dugu.
LiberaForms-ek komunikazio komunitarioa egiten du, hau da, baliabide subiranoak eta deszentralizatuak erabiltzen ditu bere burua ikusarazteko.